Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
erro(re)tik
Bitartekaritza2020 Urt 01 - 2021 Urt 01
erro(re)tik proiektua azken urteetan Tabakaleranplanteatu ditugun hainbat galderatatik sortu da: nola diseinatu daiteke zeharkabada ere zaintzak praktikan jartzen dituen kultura-erakunde bat? Nola sortu daitekeerakunde-espazio ireki eta anitz bat? Nola konprometitu gaitezkeaniztasunarekin eta zaintzekin hain konplexua den egitura baten barnean? Zeriesaten diogu “aniztasuna”? Posible al da lan kolektiboa eta proiektu kulturalakerroretik birpentsatzea?
Datozen 3 urteetan aniztasunera bideratutako lanak sendotunahi dugu, eta lan horri dimentsio bateratu eta zeharkakoa eman. Gure helburuada Tabakaleran topagune irekiak, parte-hartzaileak eta aldi berean kritikoaksortzea; barne-hausnarketa eta egiturazkoa sustatzen duten espazioak. Medialabeta Hezkuntza arloez gain, zenbait eragilek ere parte hartzen dute proiektuan,hala nola Artaziak koop. erakundeak eta beste hainbat kolektibok. Horienartean, aipatzekoa da Why Not fundazioa, osasun mentalaren arloan aritzen dena.
Proiektuaren izena erro(re)tik da. Horren bidez, aldebatetik, azpimarratu nahi dugu garrantzitsua dela erroretik hitz egitea etaerrorea edozein eraldaketa kolektibotako funtsezko zatia dela onartzea.Bestetik, izenburuak “errotik” hitza barne hartzen du, eta horren bidezerreferentzia zuzena egiten dio Tabakaleraren egiturari berari eragingo diotenaldaketa erradikalak ahalbidetzearen garrantziari. Horretarako, esparru orokorbat proposatzen dugu, horren barruan hainbat lan-ildo eta ekintza zehatzgaratzeko:
- Komunitate-bitartekaritzako prozesu bat sortzea,ardatz hauek hartuta: osasun mentala, zaintzak eta aniztasuna. Prozesu horrekjarraipena emango dio Why Not fundazioarekin 2015etik egiten ari garen lanari,eta datozen urteetan pixkanaka beste kolektibo batzuetara zabaltzeko aukeraplanteatuko du. Prozesuak eragina izango du Tabakaleraren politika etaprogrametan.
- Egiturarekin lotutako hausnarketa egitea; horrekTabakalerako taldeari, programei eta lan egiteko moduei eragingo die. Oraingoz,arrazismoaren aurkako eta inklusio-politikei, osasun mentalari eta feminismoariburuzko urteko prestakuntzak egitea aurreikusten da.
- Programa publikoak sustatzea. Programa horiek, aldebatetik, proiektuan landutako gaiei buruzko eztabaida-guneak ahalbidetukodituzte, eta, bestetik, arlo diskurtsiboa jorratu ohi duten halakoespazioetatik normalean baztertu egiten diren pertsonen parte-hartzea sustatuko dute.