Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Visiones cuánticas
ErakusketaTabakalera2025 Ots 21 - 2025 Eka 08
Gure pertzepzio zuzenetik at dagoen azken esentzia duen mundu baten aurrean sortzen diren kontraesanak eta zalantzak aztertzen dituen erakusketa.
Azken mendean, mugitzen garen panoramak elkarri lotzen, bitan banatzen eta keinuka ari direla dirudi. Aldi honetan zehar, unibertsoa, bere eskala guztietan, kuantikoa dela egiaztatu da. Printzipio probabilistikoen bidez deskribatzen da errealitatea, eta horrek irauli egin du munduaz dugun ikuskera. Erlatibitatearen eta mekanika kuantikoaren teoriak XX. mendean ekarritako aldaketa sakonak zientziaren mugak gainditu zituen, eta beste diziplina batzuetan eragin eta aurreko ziurtasunei egin zien aurre. Alde batetik, aldiberekotasuna mugimenduaren menpe dagoela frogatu zuen erlatibitateak; bestetik, zoriak gidatutako mundua erakutsi zuen mekanika kuantikoak.
Visiones cuánticas izenak kuantikari heltzen zaion ikuspegi anitzetan du jatorria, eta unibertsoaren posibilitateek eta kontraesanek hainbat planteamendu inspiratzen dituztela aditzera ematen du. Erakusketan bildutako hamaika artistaren lanen abiapuntua hauxe da, errealitatea, neurri handi batean, arbitrarioa izatea. Unibertso kuantikoan, ziurra dirudiena desagertu egiten da, eta posibilitatea eta kontraesana giltzarri bihurtzen dira errealitatea ulertzeko.
Erakusketa honek ikuspegien kaleidoskopio bat izan nahi du. Ikuspegi horiek mundu fisikoa birplanteatu eta giza zientzietara hedatzen dute eztabaida kuantikoa. Artistek, beren lanen bidez, zalantzan jartzen dituzte ezagutzaren mugak, eta errealitatearen ikuskera berriak proposatzen dituzte. Eta konbergentzia-gune honetan elkar hartzen dute arteak eta zientziak, zalantzazkoaz eta zehaztugabeaz aritzeko. Hala, bi diziplinek konparazioa eta analogia baliatzen dituzte mundu kuantikoaren aukera amaigabeak aztertu eta horiei buruz espekulatzeko.
Visiones cuánticas Basileako HEK eta Eindhoveneko MUrekin batera ekoitzitako erakusketa da eta hiri horietara bidaiatuko du Tabakaleratik igaro ondoren. Donostia International Physics Center (DIPC) eta Tekniker ditu kolaboratzaile; erakunde hauekin lehendik ere aritua da lankidetzan Tabakalera, Artea, Zientzia, Teknologia eta Gizartea ardatz programatikoko proiektuak garatzeko. Ikerbasqueren eskutik Donostian instalatuko den Quantum ꟷIBMren konputadore kuantikoaꟷ iristearekin batera, erakusketa hau eta berari lotutako programa dira Tabakalerak egiten dion ekarpena Zientziaren eta Teknologia Kuantikoen Nazioarteko Urteari.