Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Txiri-txiri
LantegiTabakalera2025 Ots 18 - 2025 Abe 31
Familiak 0-3 urte.
Talde-sorkuntzarako gunea, non helduok txikiei beren ibilbidean lagunduko diegun, esploratuz, deskubrituz eta elkarrekin sortuz.
Saio bakoitzak abiapuntu bat izango du, baina ez helburu zehatzik izango. Espazioa jolasgune librea izango da jakin-mina pizteko, pertsona bakoitzaren erritmo eta interesarekiko errespetutik sormena sustatuz.
*Saioen izaera esperimentala dela-eta, etorri zikintzeko prest!
Saioak:
Otsailak 4 – Mimi queens
Mimika izango da gakoa. Zerren forma hartuko dugu? Sorpresa!
Otsailak 18 – Estampatata
Lurpeko fruituak erabiliko ditugu gure diseinu ederrak azaleratzeko.
Martxoak 4 – Morez barra barra
Aste morea dugu hau, goazen kolorea 8 testuren bitartez esploratzera.
Martxoak 18 – Auzolana
Zer topatzen dugu Medialabera bidean? Eraikinak, etxeak, liburutegiak, dendak... Baina, nork egiten ditu? Eta nola? Material pila izango dugu eskura gure auzoa eraikitzeko.