Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
SummerLab 2024
TopaketaTabakalera2024 Uzt 02 - 2024 Uzt 06
SummerLab topagune kooperatiboa da, eta herritar laborategietako lan eremuekin eta Medialab bezalako esperimentazio-guneekin lotutako gaien inguruko eztabaida eta sorkuntza sustatzen ditu.
Besteak beste, pentsamendu kritikoarekin, kultura digitalarekin, herritarren berrikuntzarekin eta sormen-diziplinei buruzko elkarlaneko ikaskuntzarekin lotutako gaiak jorratzen dira.
2024an SummerLabek, urteroko topaketaz gain, uda osoan zehar gertatuko diren laborategi formatuko ikaskuntza-programa edo workshop praktikoak eskainiko ditu. Gaiak bizidunaren eta digitalaren edo sintetikoaren arteko harremanean eta komunitate prozesu konplexuak elikatzen dituzten proiektu txikien sorkuntzan oinarrituko dira. Uztaila eta abuztuko goizetan, birziklapena, mugikortasun iraunkorra, naturaren behaketa, elikadura, elkarlaneko diseinua eta herritarren zientzia bezalako gaiak jorratuko dira, erronkei irtenbideak aurkitu, sormena suspertu eta lankidetza sustatzeko helburuarekin.