Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
SummerLab 2023
Topaketa2023 Abu 29 - 2023 Ira 02
SummerLab lankidetza sustatzea helburu duen topagunea da eta bertan hainbat gairen inguruan eztabaida eta sorkuntza sustatzen dira, hala nola pentsamendu kritikoa, tekno-aniztasuna, kultura post digitala, herritar berrikunza edo ikasketa modu kooperatiboak.
Edizio honetan, SummerLabek azaroaren amaieran Medialaben Tabakaleran artea, zientzia, teknologia eta gizartearen testuinguruan egingo den lehen erakusketan parte hartzearekin lotutako gaiak landuko ditu. SummerLab honen helburua da bere komunitateetatik erakusketa-testuingurua honako hauekin osatzen laguntzea: balizko prozesu komunitario berriak, erakusketan txerta daitezkeen emaitzak edo erakusketari lotutako programa publikoan jaso daitezkeen jarduera berriak. Xedea da gai eta proiektu horiek aitzakiatzat hartzea prozesuak komunitatean esperimentatzeko.
KOLABORATZAILE eta PARTE-HARTZAILEENTZAKO DEIALDIA
SummerLab 2023n parte hartzeko eskaera egin behar da, kolaboratzaile eta parte-hartzaileentzako formularioaren bidez.
SummerLab’23k deialdi bat ireki du edizio honetan proiektu/nodoen ekoizpen eta prototipatu kolaboratiboen prozesuan parte hartu nahi duten kolaboratzaileak hautatzeko. Hautatutako proiektu bakoitza sustatzaileek edo haietako bakoitzaren gaiekin zerikusia duten artista eta adituek gidatuko dute.
Kolaboratzaileen deialdiak proiektuetan parte hartzeko aukera ematen du; eta hautagaiak Donostiatik kanpo bizi diren kasuetan, beka bat (garraio edota ostatu moduan) jasotzeko aukera ere ematen du. Laguntza hori jaso dezaketen plazak prestasunaren araberakoak izango dira, eta hautagaitzak SummerLab-eko antolatzaileek baloratuko dituzte.
Aurkeztutako proiektuetan eta SummerLab-aren dinamikan nolabait parte hartzeko interesa duten eta arlo desberdinetan (programazioa, datuak, arkitektura, fabrikazio digitala, etab.) esperientzia edo interesa izan dezaketen pertsonentzat da kolaboratzaileen deialdia.