Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
SummerLab 2021
Topaketa2021 Uzt 01 - 2021 Uzt 03
SummerLab lankidetza sustazea helburu duen topagunea da etabertan hainbat gairen inguruan eztabaida eta sorkuntza sustatzen dira, halanola pentsamendu kritikoa, tekno-aniztasuna, kultura post digitala, herritarberrikuntza edo ikasketa modu kooperatiboak. Summerlab-a, berez,ez-konferentzia edo unconference bat da, hau da, parte-hartzaileek zereginaktiboagoa hartzen dute gunea da, lan-nodoetatik, hitzaldietatik eta bertanproposatzen duten programa publikotik abiatuta.
SummerLab topagunea ezagutza komunitate ezberdinen inguruanesperientziak eta jakintzak partekatzeko momentua da. Udaleku gisakoantolamendua oinarri izanik, proposatutako gaien inguruan lankidetzan aritzeko,ezgutza partekatzeko eta elkarrekin lan egiteko aukera ematen diepartehartzailee, bertan prototipoak sortu eta sareak ehuntzeko aukera eskainiz,errealitate eta ikuspegi anitzak nahastuz.
Aurtengo edizioan, Summerlabek esperimentazioa, berrikuntzaherritarra eta sorkuntzarako espazioekin lotutako hainbat gaitara hurbilduko duberriro ere Medialab Tabakalerako errealitatea hiru nodo tematikoproposatuz. Gai teknopolitiko eta teknoartistiko garaikideei modu kolektiboan aurre egingozaie berriro ere, datuen inguruan, ingurumenari buruzko informazioa edocovid19aren informazioa kudeatzeko moduei buruzko lan eginez. Era berean,sorkuntza digitalari lotuago dauden beste gaietan sakonduko da ere, hala nola,errealitate birtualetan eta hibridoak, presentzia digitaleko espazioak edodiseinu espekulatiboaren ikuspuntutik, maker edo arte esparruetatikegindako ekarpenekin.
PROGRAMA:
Osteguna 1 10:00 - Summerlab 2021 irekiera saioa - Lantegia espazioa 11:00 - C02 sentsoreak eraiki eta neurtzea, haur eta helduentzat? - Laborategia 11:00 - Artlabs. Nodoaren lana - Estudio 12:00 - Herritar berrikuntza agenda publikoan. Aurkezpen publikoa. - Egongela(+online) 14:30 - Bazkarirako etenaldia 16:00 - Artlabs. Nodoaren lana - Estudioa 16:00 - Co-labs. Nodoaren lana - Egongela 16:00 - Datu hiritarrak / datu irekiak. Nodoaren lana - Lantegia espazioa 17:00 - Arnasten dugun airearen kalitatea irudikatu. Lantegiaren 1. saioa - Laborategia
Ostirala 2 10:00 - Eguneko irekiera saioa - Lantegia espazioa 10:30 - Datu irekiak hitzaldia.. Datu publiko eta irekiakzertarako? - Lantegia espazioa 11:00 - C02 sentsoreak eraiki eta neurtzea, haur eta helduentzat? - Laborategia 11:00 - Artlabs. Nodoaren lana - Estudio 12:00 - Herritar berrikuntza agenda publikoan. 2. lansaioa. - Lantegia espazioa(+online) 14:30 - Bazkarirako etenaldia 16:00 - Artlabs. Nodoaren lana - Estudioa 16:00 - Co-labs. Nodoaren lana - Egongela 16:00 - Datu hiritarrak / datu irekiak. Nodoaren lana - Lantegia espazioa 17:00 - Arnasten dugun airearen kalitatea irudikatu. Lantegiaren 1. saioa -Laborategia 19:00 - Artlabs. Performance live
Larunbata 3 10:00 - Precious Plastic taburete baten diseinua - Laborategia 10:30 - Eguneko irekiera saioa - Lantegia espazioa 11:00 - Artlabs. Nodoaren lana - Estudioa 11:00 - Co-labs. Nodoaren lana - Egongela 11:00 - Datu hiritarrak / datu irekiak. Nodoaren lana - Laborategia / Lantegiaespazioa 13:00 - Summerlab 2021 amaiera saioa - Lantegia espazioa