Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
SummerLab 2019 (II). Astronomia eta dibulgazioa
Topaketa2019 Abu 08 - 2019 Abu 10
Summerlab 2019 programaren barruan egingo den bigarrentopaketak astronomia eta bere dibulgazioa izango ditu ardatzak. Gaihorretan adituak eta interesa duten pertsonak elkar ezagutzeko topagunea dahelburua. Horrela, Summerlab jarduera-programak bat egingo du laugarren urtez,Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin, Hirikilabs Laborategian antolatukoduten Astronomia Hiritarraren Topaketarekin. Oraingoan, lantegi praktikoa batizango da asteazkenero elkartzen den astronomia hiritarraren taldetikprogramari egingo dioten ekarpena.
Astronomia Hiritarraren Topaketaren lehen topaketekPertseiden behaketaren inguruan antolatu ziren, data horiekin bat eginez.Aurten, baldintza metereologikoak eta ilargiaren argitasuna kontuan hartutaezin izango dira behaketa-saioak egin eta bestelako jarduerak antolatu dira.