Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
SummerLab 2019 (I). Datuak, parte-hartzea eta gardentasuna
Topaketa2019 Eka 26 - 2019 Eka 29
Udako lehen topaketan SummerLabek datuak, hiritarrenparte-hartzea, pribatutasuna eta gardentasuna jorratuko ditu. Bertan, gauregun informazioak eta datuen tratamendu masiboak dituzten eraginetako batzukaztertuko dira hainbat ikuspuntu eta esferatatik, besteak beste, akademiaren,erakundeen eta esfera publiko eta erkidegokoaren ikuspuntutik. Topaketa horrekbi dinamika uztartuko ditu: alde batetik, dibulgazio-dinamika bat, hau da, arlohorietako erreferentziazko proiektuetan lan egiten duten gonbidatuen hitzaldipublikoa; eta, bestetik, dinamika praktiko edo produktibo bat,produkzio-lantegi trinko baten bitartez emaitzak lortzeko xedea duena.