Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
SummerLab 2018
Topaketa2018 Uzt 11 - 2018 Uzt 14
Hiritar ikerketa eta teknologiaren erabilera soziala.
SummerLab udako kanpamentu bat da, aldi baterako topaketa kooperatibo bat, teknologiarekin, kultura digitalarekin, diseinu irekiarekin eta baterako ikaskuntzarekin lotutako gaiak jorratzen dituena, eta alor horietan erreferente diren tokiko, estatuko eta nazioarteko egitasmoak batu nahi ditu.
SummerLab topaketaren hirugarren edizio honetan elkartuko dira herritar jakin-nahiak, teknologiaren aktibistak eta ikerketaren alorreko pertsonak, hiritar ikerketatik abiatuz askotariko gaiak jorratuz, hala nola ingurumenaren hiritar ikerketa, datu publikoen irekiera, sareko pribatutasuna eta gastronomia, hackerren ikuspegitik.
SummerLab 2018ko gai nagusia hiritar ikerketa izango da; zehazki, aztertuko da hiritar ikerketak zer funtzio betetzen duen kultura-, sormen- eta laborategi-espazioetan erreferente diren egitasmo eta proiektuak bideratzeko eta herri-kultura parte-hartzaile bat sortzeko. Ezagutza lortzeko, beharrezkoa da ikertzea, eta kolektiboek eta herritarrek, ikerketa praktikan jarriz, jakintzak gehitzen dizkiete ikaskuntzarekin lotutako hainbat egitasmori, hala nola aldarrikapen- edo aktibismo-proiektuei eta ahalduntze kolektiboko prozesuei. Nori ez litzaioke gustatuko galderei hobeto erantzun ahal izatea datu edo ebidentzietan oinarrituta?
Topaketan, hiritar ikerketaren zenbait esperientzia ezagutuko ditugu, eta praktika kolektibo horren bitartez informazioa lortzeko, informazioa lantzeko eta emaitzak ateratzeko moduak ulertuko ditugu.
Zenbait herri-mugimenduk eginiko ikerketa-prozesuak izango dira topaketa honen ardatz nagusia. Lantaldeek proiektuak garatuko dituzte, eta, horrekin batera, jendaurreko tailerrak, hitzaldiak eta solasaldiak antolatuko dira.
LANTALDEAK ETA PUBLIKO OROKORRARENTZAKO LANTEGIAK
SummerLaben funtzionamendua bi dinamikatan bereizten da. Lehenengo dinamika, irekia, goizez egingo da, eta proiektuak taldean garatzea izango du helburu. Pertsonek edo kolektiboek osatuko dituzte lantaldeak, eta hizlari edo jardueretako aditu gisa gonbidatutako pertsonetako batzuek lagunduko diete; lantaldeok proiektuak garatzeko talde gisa, eztabaida-nodo gisa edo esperimentazio-gune gisa antola daitezke.
Bigarren dinamikan, arratsaldez, jarduera publikoak egingo dira, tartean solasaldiak, hitzaldiak eta tailerrak. Helburua da baterako proiektuak sortzeko bide ematea, bi dinamikak konbinatuz eta gaien eta pertsonen lankidetzari eta nahasteari esker.
Hirikilabsek, topaketa honen bitartez, aukerak sortu nahi ditu bai bere komunitatean bai laborategiko programetan jendea esploratzen edo esperimentatzen ere ari dela erakusteko, eta, ildo horretatik, jatorri desberdinetako egitasmoak elkarrekin nahasi nahi dira, eta lankidetzak sakon garatu.
ARDATZ TEMATIKOAK
Zenbait lantaldek parte hartuko dute SummerLab topaketan; batzuk jada aktibo daude Hirikilabsen, eta beste batzuk, berriz, proiektu eta hiri desberdinetan ikertzen duten pertsona eta kolektiboek osatzen dituzte, eta lanerako gune bat izango dute euren lana sakontzeko eta ezagutarazteko. Gainera, SummerLabeko jardunaldietan proiektu bat garatzeko erronkari aurre egin ahal izango diote (prototipoak, sare berriak eratzeko aukera, taldeen arteko nahasketa). Taldeetako bakoitzak hainbat jarduera publiko proposatuko ditu bere lana ezagutarazteko eta jorratzen dituzten gaien inguruan informazioa zabaldu edo hitz egiteko espazioak sortzeko. Jarduera guztietarako, izena emateko formulario bat bete beharko da.