Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
SummerLab 2017
Topaketa2017 Uzt 12 - 2017 Uzt 15
Herri ekimena eta teknologia sozialak
SummerLab’17 udako kanpamendu itxura hartzen duen lantegi kooperatiboa da, besteak beste, teknologia, kultura digitala, diseinu irekia eta ikaskuntza bezalako gaien inguruan.
2017ko edizioak Herri ekimena eta teknologia sozialak ditu aztergai eta maker-ak, ekintzaileak, ikerlariak, sortzaileak, eta orohar, edozein hiritar bildu ditu Hirikilabs laborategian eta Uliako Lore Baratzetan lau egunez luzatu den topaketak.
Teknologia sozialak subirautza digitala eta kultura librearen sustatzaile bezala izan dira aurtengo SummerLab-aren gai nagusi edo muina. Gai hau nodo tematiko ezberdinen arteko lotura proposamen bat besterik ez da, nodoen arteko erlazio hau zentzu zabal eta begirada ezberdin eta kontrakoak lantzeko aitzakia bezala hartuta, topaketako partehartzaile eta antolatzaileak, finean, beraien artean oso desberdinak izan zitezkeelako. SummerLab-a eta Hirikilabsek adibidez teknologiak modu kritikoan lantzen dituzte eta Uliako Lore baratzen proiektuak aldiz, bizilagunek kudeatutako ekimena izanik ez du apenas teknologiaren testuinguruarekin erlazio handiegirik.
Hau dela eta gai-proposamen honek teoria eta praktikaren arteko intersekzio bat planteatu nahi du, herri mugimenduaren eta hacktibismoaren artean edo instituzioen eta erlazio informalen artean bezala. Kanpamenduaren helburua era berean, erabiltzaileek proposatu eta kudeatuako duten aktibitate programari esker komunitate anitzen arteko topaketa sustatzea izan da.
Funtzionamendua:
SummerLab-a lan dinamika ezberdinak, topaketak eta aisiarako uneak uztartzen dituen lau eguneko topaketa izan da, eta bertan partehartzaileek osatu eta antolatzen dituzte lan eta aktibitate agendak haien ekarpen eta elkartrukeekin. Funtzionamendua pertsona edo kolektiboek era autonomoan gidatu eta proposatutako gaietan oinarritutako nodoetan antolatuta egon da eta nodo bakoitza era berean era anitzetan antolatu liteke, lantalde bezala, mahai inguru moduan edota praktika eta esperimentazio gune gisa, esaterako. Gune hauetaz gain publikoari zuzenduriko ekimenak ere izan dira, hitzaldi, lantegi edo topaguneak besteak beste. Hona hemen proposatutako nodoak:
Subirautza teknologikoa
Taldeak hausnarketa eta proposamenak lortzeko metodologia ezberdinak tartekatuko ditu: talde dinamikak, ezagutuz ikastea, katxarreoa, eztabaida, antzerkia… Helburua teknologiaren inguruko hausnarketa kritiko eta kolektiboa egitea izango da esplorazio prozesuan berezko diren aspektu ludikoak aprobetxatuz.
Diseinu ireki eta berrerabilpen nodoa
Uliako lore baratzen kasua hartuta bertan erabilgarria eta aplikagarria den diseinu prozesu partehartzailea jartzea izan dugu asmo. Lantalde honen helburua tresna eta berreabilpen modu ezberdinak erabilita parkean beharrezkoak diren elementu edo altzariak sortzea izan da.
Talde honek SummerLab-a eta orohar maker logikak Torres Quevedo ingeniariarekin eta batez ere honek duela 110 urte Ulia mendian jarritako aire tranbiarekin erlazionatu nahi ditu. Tranbia honek Uliako goikaldea Gros auzoarekin lotzen zituen, 280 metroko bidea 3 minututan eginez: Taldeak ondare hau publikoari ezagutarazteko aktibitate ezberdinak antolatuko ditu, Uliako atrakzio parke ohiari bisita eginez, transbordadorea 3D inpresioarekin sortuz eta orohar logika maker, domeinu publikoa eta ondarea uztartzeko beste aktibitateak planteatuz.
Lutheria esperimentala + iAAVV esperimentazioa
Lan mahai honek estilo eta mugarik gabeko soinu tramankuluen sorrerarako proposamen ezberdinak hartzen ditu bere baitan. Taldean teknika eta ezagutza ezberdin guztierarako lekua dago, klasikoak zein modernoak izan, egiteko modu eta ezagutzen elkartrukea eta fusioa sustatzeko helburuarekin. Instrumentu elektronikoak, softwarea, automata musikalak, betiko instrumentuak, erritmo bisualen instrumentuak, soinu instalazioak etab.
Hiri inteligenteak sortzeko, LoRategi(sare)ak eraikitzen
Smart City terminoa barruraino sartu zaigu, horrek dakarren logika eta karga ideologikoaren zamarekin. Aldiz, inoiz baino aukera gehiago dago, hiritartasun kritiko batetik, teknologiaren apropiazioa egin eta hiri eredu komun baterako hauek baliatzeko. Horien artean kokatzen dira LoRa (potentzia baxuko eta hedapen zabaleko) sareak. Sare horiekin esperimentatu eta zenbait ekimen martxan jartzeko aukera izan dugu tailerretan.
Data Commons nodoa
Airbnb eta Donostiaren kasua landu ditugu apirilean egindako Airbnb efektua lantegiaren jarraipen bezala. Nodo honek dataren inguruko lanketa, instituzio eta gaiaren inguruan adituekin hitzaldi eta eztabaidak proposatu ditu.