Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak
Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak
Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Situ-akzioak. Anna Irina Russell : birika bezain elastikoa
ErakusketaTabakalera2025 Api 10 - 2025 Uzt 27
birika bezain elastikoa da Anna Irina Russell artistak Situ-akzioaken edizio berri honetarako sortu duen erakusketa. Bere diseinuan, Karmengo Ama IP eta Herrera Ikastetxea eskolek lagundu dute, bai eta familia-talde batek ere. Arte garaikidera ikuspegi ezberdinetatik gerturatzea sustatzen duen proiektua da Situ-akzioak. Ikasteko prozesuetan eta esperientzia estetikoan jolasak duen funtsezko rola aitortuz, proiektua erakusketa-forma konbentzionalenetatik aldendu da eta arte garaikideari eskainitako espazioetan eragiteko eta ezagutzeko bestelako erak proposatzen ditu.
Erakusketa honetan, gune bigun eta porotsu batean sartzeko gonbita egiten digu Anna Irinak. Espazioa organismo latente bat da, eta eraldatu egiten da bertan sartzen direnen presentzia eta mugimenduarekin. Hainbat egitura puzgarriren bitartez, taldeko esplorazio bat proposatzen du artistak, gure gorputzak hedatu eta uzkurtzen den organismo horren parte bilakatzen dira, eta esanahi berriak ehuntzen dituzte jolasaren eta irudimenaren bitartez.
Airea, harremanetarako materiatzat hartua, proposamen honen osagai nagusia da. Zenbait animaliak komunikatzeko edo babesteko erabiltzen dituzten estrategietan inspiratu da erakusketa —mintz bat puztea, bolumena handitzea edo airez betetzea, esaterako—; halaber, komunikatzeko era berriak ikertzen ditu, ahozkotasunaz haraindi. Airea, bitarteko ikusezina izateaz gain, konektatu, eraldatu eta gorputz kolektibo baten agerpena ahalbidetzen duen ibilgailua ere bada hemen.
Elkarrekin arnastea. Hedatzea. Espazioa eraldatu eta berak gu eraldatzen uztea. Finean, etengabe mugitzen den gorputz kolektibo bat habitatzeko gonbita da erakusketa hau, non interakzio bakoitza konexio- eta aukera-keinua baiten.
Erakusketaren izenburua blanca ariasek Brillo 3: Tomar aire. Anna Irina Russell argitalpenerako idatzitako testu batetik hartu da.
"Xamurtasuna errai bat bezalakoa da: hestea bezain biguna, bihotza bezain leuna eta birika bezain elastikoa".
KOLABORATZAILEAK Egituren diseinua: torres.bago Ehungintzan laguntza: Mayka Hidalgo y Eulàlia Garcia Valls Interakzio-gailuak: Hangar.org Akonpainamendua: La Escocesa, Perú 230 eta Joan Rotger Julià