Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Scala
Instalazio2020 Abe 11 - 2025 Mar 02
Scala eraikineko eskailera nagusian kokatzen deninstalazio berria da. Musikara eta soinura hurbiltzeko dauden hamaika hizkuntzaeta moduak ikertzeko xedez sortu da; hala, interakzio berri eta harrigarriaksortu nahi ditu soinu-piezen eta askotariko publiko mugikorraren zirkulazioaezaugarri duen gune arkitektoniko baten artean.
Tabakalerako eskailera nagusia osatzen duten hiru solairuakbaliatuko ditu Scala guneak espektro entzungarriaren banaketa harmonikoairudikatzeko, tonu baxu, ertain eta altuen arabera. Bat-etortze fisikohorretatik abiatuta, proiektuak obra historikoak eta erakusketa-proiektuhonetarako berariaz sortutako ekoizpen berriak hartuko ditu; lan horiek lauhilero programatuko dira.
Scalak musika eta musika kanpoko harremanetan sakontzeragonbidatzen gaitu, entzuten dugunean eta entzuten ez dugun horretan sakontzeko,soinuaren eta zentzumenaren edo gizatiarraren eta mekanikoaren arteko trukeareninguruan hausnartzeko.