Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Mozorrotruk
TopaketaTabakalera2025 Ots 20 - 2025 Mar 01
Mozorroen bigarren eskuko azoka eta trukaketa Inauteri jasangarriago bat izateko
Ba al dakizu dagoeneko zertaz mozorrotuko zaren aurten? Mozorrotruk azokan 200 mozorrotik gora dauzkagu 2025eko inauterietan berriz biziak eta gozatuak izatearen zain. Denetarik aurkitu ahal izango duzu bertan: mozorro osoak, pieza solteak, osagarriak edota zure jantzi berezi eta jasangarria sortzeko zatiak ere.
Mozorroen dohaintzak egin edo bata bestearengatik trukatu nahi dutenentzako jasoketa puntua ere izango da azoka, eta horretarako edukiontzi berezi bat egongo da salerosketa zein lantegi espazioen ondoan.
Gainera, zure mozorroari konponketaren bat egin nahi badiozu edo goitik behera eraldatu, doako bi lantegi ireki egingo ditugu ere, jostun profesional batek lagunduak eta beharrezko makina, tresna eta materialekin hornituak. Otsailak 22an (11:00-13:00) eta 27an (17:30-19:30) izango dira, eta parte hartzeko ez da beharrezkoa izango izena ematea, bertaratzearekin nahikoa izango da.
Josketa lantegi irekia: mota guztietako konponketak egiteko.
Upcycling lantegi irekia: mozorro zaharra beste berri batean bihurtzeko.
Behin Mozorrotruk bukatuta, saldu gabe geratuko diren mozorroak baita dohaintzan utzi direnak ere, Emaus Gizarte Fundazioaren dendetan jarriko dira salgai beste aukera baten bila.
Mozorrotruk Medialab Tabakalera, Impact Hub Donostia eta Emaus Gizarte Fundazioaren elkarnetik sortutako ekimena da, eta bere helburua dibertigarria, inklusiboa eta ingurumenean ahalik eta inpaktu txikiena izango duen Inauteria bultzatzea da.