Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Las letras de Jordi
ProiekzioTabakalera2025 Ots 08
Maider Fernández Iriarte.
Zinemak balio dit beste era batera ezagutzera ausartuko ez nintzatekeen gauzetara hurreratu eta ezagutzeko. Kamera aitzakia dut; horri esker beste era batera ezagutuko ez nukeen jendea ezagutzen dut.
Iraupena: 60’
Hizkuntza: Gaztelania, Katalana
Grabaketa formatua: HDCAM Standard
Grabaketa lekua: Barcelona (Espainia), Lourdes (Frantzia)
Sinopsia
Jordi duela 51 urte jaio zen, garun-paralisiarekin, nahiz eta ez duen bere burua gaixotzat hartzen. Hitz egin ezin duen arren, kartoizko taula baten laguntzaz saiatzen da elkarrizketak izaten. Hain zuzen, hala komunikatzen gara elkarrekin. Jainkoak hitz egiten ziola sentitu zuen lehenengo aldiz 21 urte zituenean. Hala ere, gaur, etxea eta gurasoak utzi eta egoitza batera joan da, eta ez du Jainkoaren presentzia sentitzen. Jordi hutsik dago isiltasunaren eraginez. Filma Jainkoarekiko eta gizon aske baten hitzarekiko maitasunari buruzkoa da.