Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Katxarraroak
LantegiTabakalera2021 Aza 16
DIY (do it yourself) eta DIWO (do it with others) filosofiatik abiatuta, gauzak konpondu, eraldatu, hackeatu, sortu edo egin nahi dituzten pertsonak biltzen dituen taldea. Talde egonkorra da, eta fabrikazio digitalaren eta aurrean jartzen den objektu edo katxarro ororen inguruko ezagutza trasteatzea, desmuntatzea, aurkitzea, esperimentatzea eta partekatzea du helburu. Egiteko eta ikasteko grina partekatzen duten hainbat ezagutza eta esperientzia dituzten pertsonek osatzen dute taldea. Gaur egun maker gisa definitzen dira, eta Medialaben eginzaleak edo “egiteko zaleak” deitu izan ditugu.
Oro har, hainbat proiekturen inguruan lan egiten da aldi berean (inprimagailuak, plastikoa birziklatzeko makinak, berotegiak, katamaranak, elektronikoa, aeromodelismo irekia).