Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
JoLabs. Biomaterialak eta animazioa
Lantegi2024 Mar 26 - 2024 Api 05
Esperimentatzeko, saiatzeko eta elkarrekin sortzeko tartea da JoLabs.
Ondakin organikoekin material berriak deskubrituko ditugu, irudiak gainjarriaz animazio txikiak sortu, tinte naturalak egin edota marrazkiak mugimenduan ipini. Egin dezagun magia pixkat!
8-12 urte, 11:00-12:30
Martxoak 26 – Arrautza-oskolekin modelatzen
Ekarri etxean dituzun arrautza-oskolak, txikitu eta zeramika balitz bezala moldeatuko dugu.
Martxoak 27 – Animatu zaitez!
Zu izango zara animazio kolektibo honen protagonista. Aukeratu posea eta argazki sortaren bitartez mugimendua emango diogu.
Apirilak 2 – Reanimatu zaitez!
Multiplanoa erabiliko dugu irudiak animatzeko. Zenbat plano!