Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Immaterial 2024
Topaketa2024 Mai 16 - 2024 Mai 18
IMMATERIAL digitalaren inguruko paradigma berriak ikertzera bideraturiko jaialdi esperimental bat da. Askotariko arte-adierazpenen erakusketa baten bidez, teknologien gaur egungo egoera eta erabilerari helduko zaio, baita haien alde estetiko, sozial eta politikoei ere. Elkarrizketaz, aurkezpenez, solasaldiz, podcastez edo kontzertuz osatutako programazioaren bidez, jaialdiaren helburua erreferentziazko komunitateak inplikatzea da, eremu digitaletan esperimentazio artistikorako eta praktika kulturalerako gune bat sortzeko. Edizio honek Dabadaba aretoaren laguntza jaso du musika elektronikoko eta ikus-entzunezko emanaldi esperimentalen programa antolatzeko. Saio horiek Dabadaban eta Tabakaleran izango dira.
IMMATERIALen laugarren edizioak gero eta hibridoagoa den mundu baten ikerketan jarraituko du, non eremu fisikoek eta digitalek bat egiten duten, elkar-trukeak dituzten eta elkarri eragiten dioten, tarteko espazioak eta haietan gertatzen diren logikak aztertuz. Hori lortzeko, ingurune bat sortzea proposatzen du, non fisikoa eta birtuala, sorkuntza praktikoa eta teorikoa, ludikoa eta politikoa nahasten diren eta elkarri eragiten dioten.
Living the Uncanny, ezohikoan edo ezerosoan bizitzea, da laugarren edizio honen izenburua, eta Masahiro Morik formulatutako hipotesia den bailara asaldagarriko (Uncanny Valley) estetikari egiten dio erreferentzia. Erreplika antropomorfikoak gizakion itxura eta portaerara gehiegi gerturatzen direnean, ikuslearengan arroztasun edo gaitzespen erantzuna eragiten dutela proposatzen du. Une hori Adimen Artifizialaren (AA) erabileren ondoriozko estetika berrietara ere estrapolatu daiteke, non sorkuntza bisualetan, arrazoiren batengatik, ikusleak zerbait ezerosoa sumatzen duen eta, aldi berean, horiek ugaritzeak paisaia eta une estetiko berri bat osatzen duen, iruditeria kolektiboan kokatzen dena eta, akaso, akatsaren edertasuna besarkatzea proposatzen diguna.
Misteriotsua, gaitzesgarria, mehatxuzkoa txertatu? Zeharkatu ala harengandik zeharkatzen utzi?