Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Gazteak zinean (2025)
ProiekzioTabakalera2025 Urt 01 - 2025 Abe 31
Zineak gizaki egiten gaitu. Bertan islatzen dugu geure burua. Gainera, denok partekatzen dugu gure bihotza pelikularen batekin, gogora ekartzen diguna agian une bereziren bat, pentsamendu berriren bat, edo kontsolatu egiten diguna arima. Zoritxarrez, gaur egun, gero eta ikusle eta interes falta handiagoagatik sufritzen ari den mundua da zinearena. Hala, hortik sortu da gure proposamen hau, beste batzuk zazpigarren artearekin konektatu ahal izateko asmoak bultzatuta.
“Zer da, bada, denbora? Inork galdetzen ez badit, badakit, baina galdetzen didanari azaldu nahi badiot, ez dakit”
Agustín de Hipona
Gizakia garaitezin agertzeko egiten duen borroka nekaezinagatik zehazten da. Hala eta guztiz ere, bere ekintzak urrutiago joan badaitezke ere, denbora beti joango da pauso bat aurrerago, azkenean, gogorarazteko inork ezin izango duela inoiz dena eduki. Faktore horren ahalmena da, hain zuzen ere, programa honekin aditzera eman nahi duguna, bertan bildutako film sortarekin denboraren konplexutasunari ikuspegi desberdinetatik heldu ahal izateko: denborak bizitzan duen esanahia; azken minutua gerturatu bitartean sortzen den gero eta estuasun handiagoa; orduak nola pasatzen diren jabetzeak eragiten duen obsesioa; amaiera zehaztuta dagoela ez dakien bizitza bat irudikatzeak dakarren liberazioa, etab. Zine-zuzendariek tik-tak baten edertasuna pantaila handian erakustean sentitzen dugun magia, gutako bakoitzaren barnean, zineak sentiarazten digun eta beste ikusle batzuei transmititu nahi diogun magia. Horrexegatik luzatzen diegu hemendik zinera etortzeko gonbidapen hau.