Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
dFeria. XXXI. Arte Eszenikoak
JaialdiTabakalera2025 Mar 16 - 2025 Mar 20
XXXI. dFERIAk EXPLOTAZIOA izango du gai nagusi eta martxoaren 16tik 20ra bitartean burutuko da.
Martxoaren 20an dantza emanaldi hirukoitza antolatuko da Tabakaleran.
Todo este ruido (ESTREINALDIA EUSKADIN)
Bi interprete eta drone bat elkartzen dituen dantza obra bat da, zientzia fikzioaren iruditeria, komikiaren narrazio zatikatu eta fotografiko ahaltsuak, konputagailuz sortutako irudiak, efektu bereziak dituena iturri, baina ez bakarrik: munduaren sorrerari buruzko mitoak, genesiari buruzkoak ere lantzen dira, intuizio filosofiko zaharrenak, gizakiak beti ezagutu nahi izan duen alde ezezagun hori. Oro har, gizakiaren jatorria, mundu honetara nola iritsi garen, etorkizunean zer etorriko den, arakatzen du obrak. Azken batean, balizko etorkizun bat marrazten duen poema dantzatua da, denboran zeharreko bidaia planteatzen duen itxaropen kantu bat. Todo este ruido es un poema bailado que dibuja un futuro posible, un canto a la luz que atraviesa el tiempo para darnos forma.
Sorkuntza: Diego Pazó & Lucía Burguete. Dantzariak: Diego Pazó, Lucía Burguete & Joan Cano [dron]. Laguntza teknikoa: Liberam Technologies. Jatorrizko musika: VV.AA., composición de Diego Pazó. Jantzi konponketak: Eva María González. Argazkiak: Ioar Labat, Bárbara Fernández, David Mendizábal. Bideoa: Bárbara Fernández, David Mendizábal. Dosierra eta jatorrizko testua: Diego Pazó. Aholkularitza artistikoa: Akira Yoshida, Sandra Muñiz, Jon López, Martxel Rodríguez. Banaketa: Patty Hinchado. Eskerrak: Centro de Danza de Zaragoza, Festival Pies Para Qué Los Quiero, Festival Cuerpo Romo, Sortutakoak - Dantzagunea, DNA 2024 - Gobierno de Navarra, Dantzalabea - Teatro Barakaldo, Universidad San Jorge, Harrobi Gaztelekua & CRJ Baragazte.
Trïade (ERABATEKO ESTREINALDIA)
Lanaren abiapuntua elkartzeko, batzeko eta dantza egiteko beharra da, zaintzatik eta entzutetik abiatutakoa, non eta emakumeen genealogia bat, ordena sinboliko pertsonal eta independente bat emango duen emakumeen espazio batean, inspiraziotzat ilargiaren triadak planteatzen duen betiereko itzulera hartuta: bizitza, heriotza eta birsortzea. Espazio ez konbentzionalerako formatu laburreko pieza bat da, eta erritual izaera nabarmena dauka, bai eta arbasoak eta sustraiak gurtzekoa ere.
Seu aquí (ESTREINALDIA EUSKADIN)
Metodologia partekatu eta ekitatibo baten sormenezko emaitza da, abiapuntu komun batetik sorkuntzara hurbiltzeko modu bat, protagonistak artista gazte gisa proiektatzea helburu hartuta. Mugimenduaren poetika ardatz, topaketa, diziplina, manipulazioa, espazio bat lortzeko bizi borroka eta lankidetzaren bilaketa bezalako kontzeptuak jorratzen dira, zertarako eta balizko komunitate bat sortzeko.
Jatorrizko ideia: Colectivo Banquet. Koreografia, dantzariak: Javier de La Asunción, Ana F. Melero, Laura García Carrasco, Daniel Rodríguez. Cover, Aurora Costanza. Kanpo begirada, soinu espazioa: Mauricio Pérez Fayos. Centro Cultural Eduardo Úrculo, Centro Coreográfico María Pagés eta La Nave del Duenderen laguntzarekin.