Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Begiluzeak
LantegiTabakalera2025 Mar 22 - 2025 Abe 31
Gazteak 5-8 urte.
Begiluzeak jakin-mina suspertzeko sorkuntza saio esperimentalak dira. Kuriosoak diren gaztetsoek elkarrekin sortu eta gozatzeko gune bat izango dute, lankidetza bultzatuz eta helduen presentziarik gabe, Medialaben txokoak, gailuak eta tresnak aurkitzen dituzten bitartean.
Martxoak 22 – Begibistan
Begiak izango ditugu, nola ez, nagusi lehen saio honetan, begiekin eta begientzat egingo dugu gaurkoan lan. Laborategian murgilduko gara, laserraren estazioa ezagutu eta erabiliko dugu gure sorkuntza egiteko.