Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Atlas. Autoedizio lantegiak (2024)
Lantegi2024 Urt 31 - 2024 Abe 18
Atlas: autoedizio kartografiak autoedizio esperientziezberdinak partekatu, proiektuak ezagutarazi eta orohar autoedizioan interesadutenen arteko topaleku izateko helburua duen proiektua da. Tabakalerak kasuhonetan Guillotina kolektiboa du bidelagun.
Atlas: autoedizio kartografiak proiektuan autoedizioekimenak identifikatu, kokatu eta zabaldu nahi dira eta eragile ezberdinenelkar ezagutza bultzatu. Proiektuak bi arlo lantzen ditu: alde batetik, adieraplastikoko autoedizioaren bilketa eta hedapena, eta bestetik, autoedizioareninguruan hausnarketa bultzatzen duen espazio bat abian jartzea.
Hilabeteko azken asteazkenero,Tabakaleran topaketa-saioak antolatu dira. Bertan autoeditatutako lanakaurkeztu, norberaren ideiak partekatu, proiektuak sortzeko aukera eman,esperientziak entzun etab. nahi dira; hots, autoedizioaren inguruko topalekubihurtu nahi da. Topaketa-saioak partehartzaileen ekarpenen arabera moldatzenjoango dira eta zaleek identifikatutako beharrak eta aukerak asetzealdera, hurrengo saioen nondik norakoak bertan lantzen diren gaiak kontutanizanda planteatzeko asmoa dago. Esan genezake, komunitatea elkartu, ezagutu eta indartze aldera, pertsona etaekimen berriak ezagutuz taldea ikuspuntu berriekin hornitzeko parada izan etaera honetan sinergia berriak bultzatu nahi dituztela Atlas: autoediziokartografiaktopaketa-saio hauek.