Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Zortzia etzan
Instalazio2023 Aza 29 - 2024 Mar 03
Txaranga Urretabizkaiak Zortzia Etzan (tumbar el ocho) lana aurkezten du, zeinetan zenbait pieza konposatu baitituzte Scalarako, lekuaren ezaugarri fisiko eta materialak kontuan hartuta.
Taldearen ohiko formatua zuzeneko emanaldia izaten da, non performanceak garrantzi berezia hartzen baitu; oraingoan, berriz, grabatutako soinuekin egin dute lan lehen aldiz. Soinu horiek estudioan eta eskaileren espazioan bertan grabatu dituzte, eta Tabakalerako sistema oktofonikoak eskaintzen dituen soinu-aukerak esploratzeko konposizioak sortu dituzte. Pieza horietako batzuk ariketa gisakoak dira; izan ere, musikariek joko-arau jakin batzuei jarraituz “jokatzen” dute. Beste batzuek, aldiz, musika-konposizioak berezko dituen paradoxak azpimarratzen dituzte, tempoa zabalduta edo tonua minimizatuta. Pieza guztiak Scalako espaziorako diseinatu, gauzatu eta egokitu dira, eta bertako xehetasun arkitektonikoak instrumentu gisa erabili dira konposizio batzuetan. Egunero pantailan adierazitako pieza bakarra entzun ahal izango da, eta piezen hurrenkera egutegian zehaztuta egongo da. Pieza bakoitza zehaztasun gehiagorekin ulertzeko, instalazioan bertan jarritako partiturak behatzea gomendatzen da.