Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Zeramika sortzailea. Ilustrazioa hiru dimentsioko euskarri batera egokitu
Lantegi2023 Mar 29
Sormenezko zeramikak aukera ugari eskaintzen dizkigu; gaurko lantegi honetan buztin egosiz egindako piezen ilustrazio- eta dekorazio-funtzioa indartuko dugu, buztingintzako objektuen sorkuntzatik aldenduz.
Berotzen hasteko eta gure imajinarioarekin konektatzeko, saioaren lehen ordua gure eskuekin ideia bat irudikatzeko eta modelatzeko izango da, nola gorpuzten den ikusteko. Bigarren orduan, horretarako proposatutako dekorazio-objektu bat margotu eta esmaltatuko dugu.
Bi ariketa erraz hauekin teknika interesgarri honek eskaintzen dizkigun aukera ugarietara hurbiltzen hasiko gara.