Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
WIP. Proiektu irekiak
Topaketa2024 Mai 17 - 2024 Mai 18
2024ko Immaterial festibalak WIP*. Proiektu irekiak aurkezten du, Tabakalerak aurten Artea, Zientzia, Teknologia eta Gizartea (AZTG) ardatzaren barruan lagundu dituen proiektu artistikoak ezagutzeko gunea. Euren proiektuak aurkezten dituzten artistek Tabakaleraren ekoizpenerako laguntza edo egonaldietarako deialdietatik datoz. Ikusgarritasuna eman asmoz hiriko beste proiektu batzuk ezagutzeko aukera izango dugu baita ere.
Immaterial 2024 festibalaren testuingurua egokiena da garapen-fasean dauden, ekoizpen-fasean dauden edo amaituta dauden eta Tabakalerako hainbat arloren laguntza izan duten edo duten prozesu artistikoak ezagutzeko, hala nola, Artisten Gunea edo Medialab. Izaera eta jatorri desberdinekoak izan arren, proiektu guztiek jorratzen dute praktika artistikoa teknologia, digitala eta birtuala gurutzatzen diren toki batetik, eta elkargune horri eman nahi zaio balioa erakusketa honetan.
* WIP: Work-in-progress, prozesu-fasean dauden lanak.