Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Winter Adé
ProiekzioTabakalera2024 Mar 28
Gutun Zuria: Bas Devos
Winter Adé, Helke Misselwitz, ekialdeko Alemania, 1989, 116’
Ofizialki baztertua, “Winter adé” Leipzigeko Zine Dokumentalaren Jaialdian eman zen 1988an, eta Zilarrezko Usoa jaso zuen. Heiner Carow maisu izan zuen ikaslearen zinemako klasiko hau lehen aldiz erakusten da zaharberrituta, ondo hornitutako edizio batean.
Alemaniako Errepublika Demokratikotik trenez egindako bidaia batean askotariko emakumeekin elkarrizketak entzuten dira. Zwickautik Rügeneraino, Helke Misselwitz enpatiaz eta arretaz hurbiltzen da bere solaskideengana, haien eguneroko bizitza, arazoak eta irrikak ezagutzera. Emakume horien artean daude bi gazte punk, briketa-fabrika bateko langile bat, ekonomialari berlindar bat, eta 85 urteko emakume bat, diamantezko ezteietan. Eguneroko erretratu errealistek eta poetikoek oroitzapen, desio eta frustrazioen kaleidoskopio anitza osatzen dute, kolapsatu baino urtebete lehenago AEDko bizitza eta aldarteak zorrotz deskribatzeko.