Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
UP
LantegiTabakalera2025 Ots 22
UP! Ingelesez da garaiena, baina euskaraz zuhurtziarako deia egiten duen eragozpena da. Uste dut haien pareraino bakarrik haz gaitezkeela. Harago, altuegi edo azkarregi, erortzeko arriskua dago. Bertigoraino igo, altuera hartu, bere bizitzako mailak astiro-astiro igo, zuhurtziaz. Une bakoitzean eraikitzen dut nire bizitza. Hazi egin nahi dut, gorago igo, handiago, baina altuegiak ematen dit bertigoa. Nire eraikuntzaren elementuak nire esku, nire begi, nire gorputz, nire ahotsaren esku daude, baina batzuetan denak ihes egiten dit. Jaiotzatik heriotzara arte, bakoitza bere adinen batura da. Askatasuna geure errepresentazio eta iritzi propioak aukeratzean datza. UP! nire eraikuntza pertsonalaren metafora bat da, erritual bat.
Oholtzan: egurra, ura, metala, harriak, eskailera bat... Soinu bidaia bat da, altuera hartzeko, bere bizitzako eskailerak astiro eskalatzeko, zuhurtziaz, eta, agian, ilargia hondoratzen uzteko.