Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Txaranga Urretabizkaia. Kontzertua
Kontzertu2024 Ots 16
Txaranga Urretabizkaiak musika taldeak Scala-rako sorturiko Zortzia etzan instalazioaren osagarria izango da ekitaldi hau. Kontzertu berezia izango dela adierazi dute bere egileek. Tabakalerako hainbat espaziotan eskainiko dute, bertako ezaugarri fisiko eta materialak kontutan hartuta (eskailerak, plaza, pasabideak eta Z aretoa). Beraz, instituzioaren arkitekturarekin hartu-eman zuzena izatea proposatzen du Txarangak, musika eta mugimenduaren bitartez. Scalan entzungai dauden bi piezaren zuzeneko bertsioez gain, pieza berriak ere konposatu dituzte kontzertu honetarako eta hortaz, horiek lehen aldiz entzuteko aukera izango da.