Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Turbo-tardo-zine
Lantegi2024 Urt 31
Urte osoko proiektua izango duen formatu berriztatuarekin dator Atlas. Medio grafikoaren aukera espresibo eta tekniko anitzekin esperimentatzeko aitzaki izango da. Guillotinaren (Donostiako Autoedizio Topaketa) gidaritzapean fanzine kolektibo bat eratuko da 10 saioetan zehar. Saio bakoitzean gai edo prozedura desberdin bat jorratuko da, fanzine bakarra helburu. Teknika ezberdinen ezagutzarako aukera izango dira saio hauek; sorkuntza eta esperimentaziorako momentuak ere. Saioen garapena fanzinea osatzera bideratuko da, ideiaren sorreratik, materialki gauzatzera arte; lengoaia grafikoen azterketa, edukien sorkuntza, maketazio eta erreprodukzio aukerak aztertuz. Fanzinea modu kolektiboan landuko dugu, hilabetetik hilabetera, urratsez urrats.
Lehen saio honetan fanzinearen nondik norakoak ezarriko ditugu. Fanzinearen berezko izaera libre eta ihardukitzailea aztertuko dugu eta jokoen bidez ezarriko ditugu gure fanzinearen oinarriak, hots, egitasmo estetikoa. Izenburua jarri eta aurkibide bat sortuko dugu atal ezberdinekin.