Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Turbo-tardo-zine. Idazketa
Lantegi2024 Ots 28
Urtarrilan abiatu genuen urte honetako formatu berria: 10 saioetan zehar, publikazio kolektibo bat gauzatuko dugu saioz-saio, urratsez-urrats. Guillotina kolektiboaren eskutik, eta hainbat gonbidatuez lagunduta, fanzine baten geruza ezberdinak sortuko ditugu, barrutik eta kanpotik, abenduan emaitza kaleratu arte.
Lehen saioan gaiari heldu genion eta elkarrekin erabaki genuen gure fanzineak zer landuko duen.
Otsaileko saio honetan, edukian jarriko dugu arreta eta idazketa prozesua hasiko dugu. Hitzak eskaintzen dituen formatoen azterketa egingo dugu, espresioa eta kontakizuna helburu. Pixkanaka pixkanaka, gure publikazioak forma hartuko du. Egileen artean egon nahi al duzu?