Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Turbo-tardo-zine. Azala
Lantegi2024 Eka 26
Urtarrilan abiatu genuen urte honetako formatu berria: 10 saioetan zehar, publikazio kolektibo bat gauzatuko dugu saioz saio, urratsez urrats. Guillotina kolektiboaren eskutik, eta hainbat gonbidatuk lagunduta, fanzine baten geruza ezberdinak sortuko ditugu, barrutik eta kanpotik, abenduan emaitza kaleratu arte.
Lehen saioan gaiari heldu genion eta elkarrekin erabaki genuen gure fanzineak zer landuko duen. Bigarrenean, hitza izan zen ardatz, idazketa prozesua hasi genuelarik. Martxoan, marrazki eta testuen konbinaketa eta sekuenziazioa landu genituen, gidoitik irudira. Apirilean, aurreko saioetan landutakoa jaso eta ilustrazioaren lengoaiak erabili genituen orrialdeak betetzen jarraitzeko. Maiatzean zianotipia sartu genuen, negatiboen inpresioko teknika artisau eta monokromatikoa, gure orrialdeak kolore urdin biziz argiztatu dituena.
Saio honetan azala izango dugu ardatz. Irudia eta testua konbinatuko ditugu, fanzinea ikusten duten pertsona guztientzako amu erakargarria sortuz; berau hartzera, begiratzera eta irekitzera bultzatuko ditugu horrela.