Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Trapuak
LantegiTabakalera2025 Mar 15
Hiru agure eta txakur bat vs heriotza.
Txotxongilo/objektu antzerkia Testurik gabe Publiko ororentzako egokia (+ 4 urte) 45 min
Urtebetez eta lau urtaroetan zehar, laurogei urtetik gorako hiru pertsonaia eta eskrupulurik gabeko txakur bat harmonian bizitzen saiatzen dira egoera desberdinei aurre eginez.
Baina arazo eta gatazka sinpleen eguneroko esparru horretan arazo handiago bat agertzen da: heriotza. Ikuskizun osoan zehar laukote hau zelatatu eta aurre egiten dien pertsonai honek, harrapatu eta hainbat eratara berekin eraman nahiko ditu.
Eszenak une eta gatazka sinple eta aldi berean sakonetatik igarotzen dira. Giza hauskortasuna, ohiturak, gauza txikiez gozatzea, haserreak, adiskidetasuna, tolerantzia, umorea, musika eta bakardadea esate baterako.