Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Tolesturak. Collage analogiko lantegia
Lantegi2017 Ira 27
Lantegi honetan orrialdeetan esku hartzeak eginez argitalpen txiki bat sortuko duzu. Teknika desberdinak erabiliko ditugu: sistema errazenetik urratzaileenetara, geometria, Dadaismoa eta collage esperimentaletik pasatuz. Guztia aldizkari eta argazki zaharrez inguratuta.
Argitalpena gauzatzeko gai bat proposatuko dugu, eta ideia nola jorratu eta ilustratu daitekeen aztertuko dugu: esanahiak, kontzeptuak eta keinuak bilatzearen bidez, ikus-erretorika erabiltzearen bidez, etab.
Lantegi honen helburua itxuraz erraza dirudien teknika honek eskaintzen dituen aukera sortzaile, formal eta estilistikoez ohartzea da, proiektu grafiko eta artistikoetan aplikatzeko aukerak ikusten ditugun bitartean.