Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
SummerLab_Topaketa 2024
TopaketaTabakalera2024 Uzt 02 - 2024 Uzt 06
SummerLab Topaketak gune gisa funtzionatzen du. Bertan, parte-hartzaileek zeregin aktiboa dute, lanerako nodoetatik edo gaietatik abiatuta; eta gai horien inguruko jarduerak (hala nola hitzaldiak, tailerrak edo ekintzak) proposatzen dira.
SummerLab topagune bat da nagusiki, eta bere espiritua da ezagutza-komunitate desberdinen inguruko esperientziak eta jakintzak partekatzea. Halaber, kanpamentu intentsibo gisa duen funtzionamenduak aukera ematen die parte-hartzaileei lankidetzan aritzeko, ezagutza partekatzeko eta elkarrekin lan egiteko proposatutako gaien inguruan, prototipoak sortu eta sareak ehuntzeko.
Edizio honetan, Summerlabek Biosintesiaren ideiaren inguruan lan egingo du, zelula bizien barruan gertatzen diren prozesu kimikoen multzo bat, aitzindari sinpleagoetatik abiatuta konposatu organiko konplexuak sortzeko gaitasuna da. Prozesu horiek funtsezkoak dira organismo bizidunak hazteko, garatzeko eta mantentzeko. Biosintesia metabolismoaren beharrezko bat da. Era berean, biosintesiak biologikoaren eta sintetikoaren arteko harremana aipatzen du. "Bio", bizitik eta biologikotik sortzen den sormen organiko eta espontaneoa irudikatuz, "sintetikoarekin", teknikarekin, tresnekin konbinatuz, bien arteko harremana bideratzeko eta gauzatzeko erabiltzen diren teknologiekin lotzen da. Biosintesian gertatzen den bezala, non molekula indibidual bakoitzak egitura konplexuagoak eta biziagoak eratzen laguntzen duen, laborategiko komunitateen prozesuetan ahalegin txiki bakoitzak, ideia indibidual bakoitzak eta lankidetza bakoitzak proiektu handiago eta esanguratsuagoak sortzen laguntzen dute. Emaitzak talentu, trebetasun eta perspektiba anitzen konbinaziotik sortzen dira. Horrela, biosintesiak osotasun handiago bat sortzeko ekarpen indibidual bakoitzak duen garrantzia argitzeaz gain, naturalak eta artifizialak bilakaera kulturalean duten integrazio harmoniatsua ere nabarmentzen du.
Lau izango dira programa ardatzak eta horien baitan kokatuko dira topaketan gertatuko diren hainbat hitzaldi, lantegi txiki edo ekimen ezberdin: HARD-SOFT-BIO-SYNTH. Asmoa da partehartzaileek ibilbide jarraitua egin ahal izatea edo jardueren zati batean parte hartu ahal izatea.