Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Sound patterns. Pauline Oliveros
Instalazio2020 Abe 11 - 2021 Mai 09
by the Vocal Constructivists
Abesbatzarako pieza (3:57 minutuko iraupenarekin) hau1961ean sortu zen, eta, horren bitartez, artistak abeslariei irakasten dieabestutako testutik harago doazen soinuak nola sortu.
Sonata baten ohiko egitura dauka, eta, hortik abiatuta,piezaren sekuentziak aurkezpen estruktural bat, garapen bat eta laburbilketa batditu. Bertan, ahotsaren erabilera ez oso ortodoxotik sortutako askotarikosoinuak aurki daitezke; dena den, soinu horiek nahiko ohikoak dira, jada,esplorazio fonetikoa oinarri duten soinu-piezetan. Une batzuetan, artistakahotsak gordetzen duen indar dinamikoa esploratzen du; beste batzuetan,tinbreen sorta zabalarekin jolasten du. Horrez gain, txistuak, mihi-klaskak etazurrumurruak ere badaude, eta horiek hainbat patroi sortzen dituzte, zaratazurira, musika elektronikoaren berezko testuretara edo giro-perkusiora iritsiarte.