Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Sortu zure zigilua
Lantegi2017 Urt 25
Zure marka sortu nahi duzu? Zure lanak sinatzeko zigilu bat egin? Lantegi honekin eskuz egindako estanpazioak eskaintzen dizkizun aukerak ikasi dira.
Modu praktiko eta dibertigarri batean, zigilua hasieratik amaierara sortu da, gero etxera eraman ahal izango delarik.
Egurrezko kubo batetik abiatuta, eskuz diseinatu eta egin da zigilua. Momentuan hasi zaitezke lanean edo etxetik ideiak ekarri; hemen garatuko ditugu. Zure inizialak izan daitezke, marrazki geometriko bat, ikurra edo modu xinplean irudikatutako objektua. Gure zigiluek bi koloretan estanpatzeko aukera eman dute, gainazal porotsu eta lisoan.
Lantzeko errazak diren eta emaitza grafiko oso onak ematen dituzten materialekin egin da lan.