Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Situ-akzioak. Anna Irina Russell. Irekiera
InaugurazioTabakalera2025 Api 10
"Birika bezain elastikoa" erakusketaren irekiera.
birika bezain elastikoa da Anna Irina Russell artistak Situ-akzioaken edizio berri honetarako sortu duen erakusketa. Bere diseinuan, Karmengo Ama IP eta Herrera Ikastetxea eskolek lagundu dute, bai eta familia-talde batek ere. Arte garaikidera ikuspegi ezberdinetatik gerturatzea sustatzen duen proiektua da Situ-akzioak. Ikasteko prozesuetan eta esperientzia estetikoan jolasak duen funtsezko rola aitortuz, proiektua erakusketa-forma konbentzionalenetatik aldendu da eta arte garaikideari eskainitako espazioetan eragiteko eta ezagutzeko bestelako erak proposatzen ditu.
Erakusketa honetan, gune bigun eta porotsu batean sartzeko gonbita egiten digu Anna Irinak. Espazioa organismo latente bat da, eta eraldatu egiten da bertan sartzen direnen presentzia eta mugimenduarekin. Hainbat egitura puzgarriren bitartez, taldeko esplorazio bat proposatzen du artistak, gure gorputzak hedatu eta uzkurtzen den organismo horren parte bilakatzen dira, eta esanahi berriak ehuntzen dituzte jolasaren eta irudimenaren bitartez.