Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Serigrafia tailer bat ezagutu eta teknika praktikan jarri
Lantegi2020 Ira 30
Atlaseko saio honetan serigrafia-estudio bat ezagutuko dugu. Espazioa bisitatuko dugu eta proiektua zehatz-mehatz ezagutuko dugu, pasarte dibertigarriak ere partekatuz.
Lantokia sakonki ezagutzeaz gain, teknika ikasi eta aplikatuko dugu. Horretarako, serigrafia-prozesu osoa egingo dugu: diseinua esku artean dugula, kamiseta edo poltsa batera pasatzeko behar diren urrats guztiak egingo ditugu. Gainera, parte-hartzaile bakoitzak etxera eramango duen poltsa edo tote bag bat estanpatzeko aukera ere izango du.
Teknika ikusgarria eta aldi berean polita da serigrafia, ziur momentu ederra pasako dugula!