Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Scrapbooking. Album txiki bat sortu
Laborategi2018 Ira 26
Zer da scrapbooking-a? Scrapbooking "paper-zati liburua" esan nahi du. Ingalaterran jaio zen 1769 urtean, William Granger idazleak bere liburuan ekarpenak egiteko eskaera luzatu zuenean; aldizkari zati, ilustrazio eta komentarioekin osatu behar zuten irakurleek. Ordutik materialak eta tresnak aldatu diren arren, ideia berdina izaten jarraitzen du.
Gaur egun scrapbooking-a hori da, lanak collage moduan sortzea argazki, paper, pegatina edo oroigarriekin. Eskulan guztietan bezala, estilo desberdinak daude scrap-ean ere eta konposaketak garbiak edo oso apainduak izan daitezke. Zerorrek erabakiko duzu muga non dagoen.
Scrapbooking-a egiteko koloretako paperak, kartulinak, argazkiak, paper-zatiak, kola eta guraizeak behar ditugu. Gainera, gure lana apainduko duten material ugari daude gaur egun. Ohar garrantzitsua, teknika honek menpekotasuna ekar dezake!