Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Risografia (2019)
Lantegi2019 Abe 18
Hasteko… zer da risografia? Risografia erreprodukzio teknikaona, polita eta merkea da, serigrafiaren berezitasunetako batzuk etafotokopiako beste batzuk uztartzen dituena. Azkenaldian, autoedizioaren munduanlekua egin du, akaberak dituzten tirada handiak erreproduzitzeko aukera ematenduelako, non testurak, deskoadraketak eta koloreen gainjartzeak irudiarierantsitako balio bihurtzen diren.
Lantegi honetan, risografia bikoitzaileen oinarrizkofuntzionamendua ezagutuko dugu, eskaintzen dizkiguten mugak/aukerak ulertu etagure alde joka dezaten. Ondoren, ariketa praktiko bat proposatuko dugu. Ariketahorretan, estudioan eskuragarri izango dituzuen material eta forma sinpleetatikabiatuta, parte-hartzaile bakoitzak bere irudia sortuko du, eta, azkenean, bitintatan inprimatuko dugu gure makina txiki adiskideetan.