Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Resonating Sculpture IX
Instalazio2024 Api 19 - 2024 Ira 08
Reni Hofmüller-en soinu instalazioa.
Lau soinu-piezaz osatutako seriea, non azpiegitura eta espazio elektromagnetikoa partzialki bihurtzen diren ukigarri eta sentikor.
Gure belarriak entzute-esperientzia berrietara eta azpiegiturekin elkarrizketara zabaltzeko desira jada ageri zen Reni Hofmüllerren 90eko hamarkadako irrati pirata esperientzietan. Garai hartan, Reni eta bere lagunak Graz inguruko muinoetara igotzen ziren motxila batean gorde zitekeen oihalez manufakturatutako antena tolesgarri batekin. Horrela oparitzen zizkieten herrikideei emisioak, gehienez 18 minutu irauten zutenak; tokiko agintariek seinalea aurkitu eta neutralizatzeko behar izango zutena baino bi minutu gutxiago.
Hala, hazi horretatik –eta potentzialtasun espazio horretatik– sortua da Resonating Sculptures: bederatzi soinu-piezaz osatutako seriea, non azpiegitura eta espazio elektromagnetikoa –ikusten ez dena eta entzuten ez dena– partzialki bihurtzen diren ukigarri eta sentikor. Keinu poetiko bezain domestiko batean, abagune honetarako propio diseinatu eta eskuz egindako antena berri honek mapa bereizi bat marrazten du, Donostiako ibai eta akuiferoen konexioena, Urumea ibaitik Kantauri itsasoraino, gizakien eta gizakienak ez diren kanalizazio saretik igaroz, erlazio konplexu eta interdependentziazko batean. Entzunaldia –zuzeneko transmisioen eta hirian egindako grabazioen nahasketa bat– 4 kanal estereotan banatzen da, eta interferentzia, testura eta kontaminazioen bilbe bat sortzen du, etengabeko mugimenduan, fluxuetan eta interkonexioan, espazio hidraulikotik hasi –inguruko hainbat lokalizaziotako erregistroekin– eta eterreraino.
Ezaugarri teknikoak:
Lehenengo solairua: Donostiako urpeko grabazioak, 60 min, loop-a.
Solairuartea: Donostiako grabazio elektromagnetikoak, 11 min, ordu erdiro aktibatuko da.
Bigarren solairua: Donostiako grabazio elektromagnetikoa, 17 min, ordu erdiro aktibatuko da.
Hirugarren solairua: Resonating Sculpture IX zuzeneko seinalea.