Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Reni Hofmüller-en Resonating Sculpture IX soinu-instalazioaren kontzertua
Kontzertu2024 Api 19
Irrati-antena konbentzionalak seinalea maiztasun-tarte oso zehatz batean finkatzeko diseinatuta daude, eta zaratari, interferentziei eta nahi ez den seinaleari espazioa ahalik eta gehien murrizteko, horrela informazioaren kontsumoa, edo sozialki informaziotzat identifikatzen duguna optimizatzeko. Resonating Sculpture IXren zuzeneko aktibazio honetan, Reni Hofmüller artista, aktibista eta kudeatzaile kulturalak konturatu gabe gu inguratu, eragin eta besarkatzen gaituen espazio elektromagnetikoaren entzute kolektiboa proposatzen du. Hemen, atari dimentsional bat irekitzen dugu, potentzialtasun espazio bat, non agentzia partekatzen dugun, elkarri eragiten diogun eta elkarri eragiten uzten diogun meteorologiak, geografiak, azpiegiturek, objektuek, gizakiek eta ez gizakiek.
Donostiako uraren azpiegiturei buruzko ikerlan batetik abiatuta eskuz egina eta diseinatua, Tabakalerako taldearen laguntzarekin, Resonating Sculpture IXren marrazkia eta mapa espekulatiboa osatzen duten kobrezko lerroek unean uneko emisioak, interferentziak eta artefaktuak atzituko dituzte konposizio polifoniko, sentikor eta ezegonkor bat sortzeko, eta horrek beharbada sentiaraziko –eta adieraziko– digu gure izatea eta egotea interdependentzian.