Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Refugeoly, errefuxiatuen egoerari buruz kontzientziak pizteko mahai-jokoa
Jolas2018 Uzt 12
Refugeoly monopoly joko famatuan oinarrituriko mahai-jokoa da, Vinny Montag eta Jon Halls Goldsmiths university-ko irakasleek sortua. Proiektuaren helburua jokalariei errefuxiatuek jasan behar dituzten zailtasunak ulertzeko modu bat eskaintzea da, egoera dramatikoa pairatzen ari diren milaka pertsonen egoerari buruzko kontzientzia piztuz, pertsona hauek ez dutelako beraien herritik joateko hautua egin, beraien bizitzak babesteko erabaki bat hartu behar izan dute gehienetan. Jokoa ez dago publiko jakin bati zuzendua, estatus eta adin ezberdineko edozeinek jokatu ahal izatea da helburua. Kasu batzuetan era horretako serious game edo joko serio deiturikoak errefuxiatuen lekuan jartzeko modu egokiak dira.
Joko hau ikerketa prozesu baten ondorioa da, Grezia edo Turkiako errefuxiatu kanpalekuetan lan egiten duten bolondresei esker, herri ezberdinetako hainbat errefuxiaturekin skype bidezko elkarrizketak burutu zituzten. Hauetan Afganistan, Siria edo Kurdistanetik egindako bidaien inguruko informazioa lortu zuten. Istorio erreal eta dramatiko hauek publikoari zuzenduriko joko moduan irudikatu dituzte, jende gehienak ezaguna den Monopoly-a bezalako joko baten erabilerara ekarrita.