Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Precious Plastic taburete baten diseinua
Lantegi2021 Uzt 03
Summerlab 2021
Lantegi eta aurkezpen honetan, Precious Plastic eta berau dinamizatzen duen tokiko lantaldea ezagutuko ditugu eta, honez gain, taburete baten diseinua eta Precious Plastic makinekin haren pieza batzuk egingo ditugu. Lantegiak ekimena osatzen duten faseak ezagutzeko balioko du, plastikoak sailkatu eta hautatzetik hasi, urtu, estrusionatu eta moldeatu arte, baina, batez ere, topaketa hau etorkizunean proiektuaren garapenean parte hartu nahi duten pertsonei dei egitek helburua du.
Precious Plastic kutsadura plastikoari konponbidea aurkitzeko lan egiten duen komunitate globala da eta helburu honetarako beharrezkoak diren ezagutza, teknika eta tresnak modu ireki eta doakoan partekatuz egiten dituzte. Proiektua plastikoa bere berrerabilerarako erabili ahal izateko lanerako gune eta makinak sortzean datza eta tresna hauen artean, besteak beste, plastiko tixikitzaileak, injektoreak edo labeak daude. Medialaben, erabiltzaile-talde batek makina horietako hiru eraiki ditu, eta honen inguruko lan-talde batek plastikoak birziklatzen eta horietatik abiatuta objektu berriak sortzen ikertzen du astero.