Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Paperezko bitxiak
Lantegi2020 Eka 10
Azken urteotan papera berrerabiliz sorturiko objektuak gerozeta gehiago dira. Izan ere, paperak, material gisa, eraikitzeko sekulakoaukerak eskaintzen ditu eta egunerokotasunean eskura dugun materiala da.
Lantegi honetan papera berrerabiliz bitxiak egiteko daudenaukerak ezagutuko ditugu. Paperezko bitxien mundura hurbilduko gara artistaezberdinen lanak ezagutuz. Teknika tubularra ere ezagutzeko aukera izango dugueta honen bitartez, bakoitzak bere paperezko lepokoa sortuko du.