Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Papercut artea ezagutzen
Lantegi2019 Ira 25
Paper mozketak sortzen dituen sormen aukerak ikaragarriakdira, bereziki haiekin paisaia, figura edota objektu abstraktuak eraikitzekohainbat orri gainjartzen badira.
Lantegi honetan paper mozketaren arte zoragarrira hurbildukogara (“papercut” gisa ere ezaguna). Plano ezberdinak erabiliz ilustrazioaksortzen ikasiko dugu. Elementu bakoitzari sakontasuna eta forma nola ematenzaien ikasiko dugu eta sortu daitezkeen efektu bisual ezberdinekinesperimentatuko dugu. Hortik aurrera, imajinatu, frogatu eta teknikaliluragarri honek eskaintzen dituen aukera amaigabeez harritzen utziko ditugugure buruak.
Zer da papercut-a?
Papercut teknikak papera moztearen arteari egiten dioerreferentzia. Jatorriz Txinan sortua da, baina izen desberdinak hartuz munduanzabaldu da. Tradiziozko eta ikuspuntu zurrunetik, mozketa paper pieza bakarreanegiten denez beste estiloetatik desberdintzen da, collagean adibidez zatidesberdinak eta baita materialak ere elkartzen baitira. Denboraren poderiozgaratu eta beste teknika batzuekin nahasi egin da.