Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Pantheon, Marga Altolaguirre Produkzioak
AntzezlanPerformance2020 Mar 11
Pantheon emakume baten historia da, nola egiten duenibilaldia bere itzaletik: aitak haurtzaroan abandonatu zuen, eta, helduondoren, telefono-deia jasotzen du, non esaten zaion hura berriki hila dela.Gertaera horrek beste gertaera batzuk ekarriko ditu atzetik, eta protagonistakaukera izango du bere buruaren parte orain arte ezkutuko bat sendatzeko etaberreskuratzeko.
Zuzendaritza: Marga Altolaguirre Euskara itzulpena: Ion Olano Ekoizpena, banaketa: M.A. Produkzioak Antzezleak: Aintzane Gamiz, Ainhoa Alberdi, IñigoAzpitarte Soinu espazioa : Josema Linazasoro Soinu banda: Iñaki Altolaguirre Eszenografia: Amaia Cortaire Jantziak, makillajea: Rebeca Caballero Argiztapena, bideoa: Pedro Chamizo Soinua: Josema Linazasoro Diseinu grafikoa: Juan Esteban Rodriguez, Adrian Viñas Errejidorea: Uhina