Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Orratzak + tinta, handpoke tatuajea
Lantegi2023 Aza 29
Marrazkia espresio zabala eta askea da, eta euskarri ezberdinetara eraman daiteke, paperera, zeramikara, oihalera eta inkluso, azalera ere. Lantegi honetan diseinuak gorputzera eramateko teknika hau ezagutuko dugu.
Handpoke tatuajea eskuz egitea da, orratza eta tintarekin bakarrik, makinarik erabili gabe. Puntuz puntu, errepikapena eta sekuentziaren bidez, lerroak sortzen dira motiboak eta marrazkiak eraikitzeko. Prozesua motelagoa da, ez da hain bortitza eta azala azkarrago osatzen da.
Lehen hurbilketa honetan, irmotasuna, sakontasuna, angelua eta teknika ikasiko ditugu marrazkiak azal sintetikoetara eramateko.