Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Origamia, paperaren magia
Lantegi2019 Aza 27
Lantegi honetan origamiaren aurpegi desberdinak ezagutzekoaukera izango dugu.
Tintarik gabe, itsasgarririk gabe, mozketarik gabe,erremintarik gabe, elektrizitaterik gabe. Tolestea eta ezerezetik zerbaitsortzea bakarrik, bi dimentsioetatik hiruetara pasatuz. Opari bat inprobisatugeometria eta artea, matematikak eta irudimena batuz, hitzik gabe etaposibilitate infinituekin. Hau guztia sinplea, ohikoa eta mugatua denzerbaitetik abiatuta: paper zati bat. Origamiak zerbait magikoa du.
Benetako adibide batzuen bidez, diziplina honen joeradesberdinak ikusiko ditugu: klasikoa, modularra, teselazioak, mugikorrak,putzgarriak, tolestura hezea… Teknika ezberdinak aurkeztu ondoren, paperaktolesteari ekingo diogu figura edo objektu batzuk sortzeko. Parte-hartzaileguztiak hiruzpalau sorkuntzekin aterako dira lantegitik.
Artea, denbora-pasa, heziketa-tresna, teknika matematikoaeta zientifikoa ala terapia, origami mota bat dago bakoitzarentzat.Deskubritu zurea!