Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Origami, tolestaketa teknika
Lantegi2018 Mai 30
Lantegi honen helburua origami teknikan sarbidea izatea da; papera modu txukunean tolesteko japoniar teknika aitzindaria. Ekintza tekniko eta artistiko honen bidez burua nahiz eskuak bizkor mantendu daitezke eta bide batez objektu berriak sortu ondo pasatzen dugun bitartean. Teknika honek paper lau batek bolumen eta testura bat har dezakeela frogatuko digu.
Lantegia hau, beraz, origamiaren mundura sarrera orokor bat izango da, bide batez arte honen historia eta garapena begietsiz. Papera manipulatzen, edozein figura egiteko pleguak tolesten eta tolestaketan dauden teknika desberdinak ikasiko ditugu. Ikasitakoa beste materialetan nola gauzatu daiteken ere ikusiko dugu, hala nola, oihalak, plastikoak, metalikoak… Origamiaren eta bere modalitatearen ezinbesteko erremintak ezagutzeaz gain ikuspuntu eta mota desberdinak ere ikusiko ditugu.