Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak
Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak
Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Oinetakoen upcycling-laborategi kolektiboa
LantegiTabakalera2024 Uzt 30 - 2024 Abu 02
Esperimentazio eta sorkuntza kolektiborako laborategi honetan, parte-hartzaileak oinetakoen upcyclingean oinarritutako akatsari beldurrik gabeko elkarlaneko prozesu batean murgilduko dira.
Lau egunez, taldeetan banatu eta baztertutako aleetatik abiatuta berreraikitako oinetakoen prototipo bat diseinatu eta garatuko dugu. Upcycling prozesuak Barbara Leonek Re_ proiektuan erabiltzen dituen hiru metodo hartuko ditu erreferentziatzat: Sandal, Costura eta Saco.
Enfokea Re_ proiektuaren patroi zirkularretan oinarritzen da, diseinu ondua eta probatua ziurtatuz eta upcycling-aren arinkeria saihestuz. Piezak batu beharrean, balio erantsi handiko objektu berritzaileak sortzen saiatuko gara, profesionaltasunaren esperientzia praktikoa eta artisau-teknikak eskainiz.
Baztertutako oinetakoen piezak berreskuratuko ditugu eta pieza bakarrak sortuko ditugu. Arriskuak hartzea, sormena, ikaskuntza kolektiboa eta berrerabilera sustatuko ditugu, upcyclingaren funtsa islatuz.